Andoni Mujika ez da sailkatu final laurdenetarako hurrengo fasera

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 16a, 02:00

gipuzkoako Bertsolari Txa­pel­keta larunbatean hasi zen Oñatiko Santa Ana Antzokian. Bertan hernaniar bat aritu zen, Andoni Mujika Anatx, baina ez zuen egun onena izan eta sailkapenean seigarren amaitu zuen eta bere ibilbidea Gipuzkoakoan bertan amaitu zen. Ez ordea beste Mujika batena, Haritz Mu­jikak irabazi bait zuen saioa eta final laurdenetara salto ematea lortu du. Urriaren 20an Irunen jokatuko den kantaldirako txartela lortu zuen asteasuarrak. Aretoa bete-bete egin zen bertsolarien jarduna entzuteko. 

Maider Arregik bukatu zuen bigarren, baina bigarren postutik atzera sailkatu zirenek beste saioen zain egon beharko dute sailkatu diren edo ez jakiteko. Talde bakoi­tzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste hamazazpi bertsolari. Atzo arratsaldean bigarren saioa jokatu zen Amasa-Villabonan, baina bertan ez zegoen Hernani, Ereñotzu edo Astigarragako bertsolaririk. 


FINAL ZORTZIRENAK
Oñatiko puntuazioa
1. Haritz Mujika 447 puntu
2. Maider Arregi 436 puntu
3. Felix Zubia 428,5 puntu
4. Amaia Iturriotz 416,5 puntu
5. Aratz Igartzabal 403 puntu
6. Andoni Mujika 380,5 puntu
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!