Ikastaroetan izena emateko aukera bihar arte, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 16a, 02:00

urrian hasiko dira Herna­niko kiroldegian ikasturte be­rriko ikastaroak eta parte har­tzeko izena eman behar da. Epea bihar amaitzen da eta  ikastaro horietan izena eman nahi dutenek kiroldegiko bu­­­le­gora edo webgunera jo behar dute: kirola.herna­ni.­eus. 

Bule­go­an ondorengo ordutegian egin ahal izango da izenematea: gaur eta bihar 08:00etatik 14:00eta­ra bitarte. Webgunean edozein ordutan egin daiteke.


Etzi zozketa eta ostegunean zerrendak

Izen-emate epea bukatuta, etzi asteazkenean egingo dute zozketa, es­kaintza baino izenemate kopuru gehiago izan diren ikastaroetan. Ondoren, ostegunean emango dute onar­tuen ze­rrenden berri; 12:00etan jarriko dituzte kiroldegian eta web-orrian. 

Orduan libre geratzen diren plazetan izena emateko aukera irekiko dute. Irailaren 19, 20 eta 23an eman ahal izango da izena horietan, eta hilaren 24an egingo dute bigarren zozketa. Honen zerrendak egun berean jarriko dira, 12:00etan. Bigarren buelta honetan plazak libre geratuz gero, hu­rrenkerari jarraituz emango da izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!