Giro ezin hobean, Euskal Jaiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 16a, 02:00

Atzo bukatu ziren Hernaniko Euskal Jaiak, eta merezitako bukaera emateko, sagardo probaketa egin zen Plazan, pintxoak lagunduta. Aldi berean, pelota partiduak jokatu ziren Tilosetako frontoian eta Gazteen Trikitixa Txapelketa ere izan zen, Plazan bertan. Arratsaldez dantzaren txanda etorri zen eta Jaiki Hadi taldearen erromeriaz eta Basoa ikuskizunaz gozatu zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!