Aurtengo denboraldia Ohorezko Mailan gogorra izango dela argi geratu zen lehenengo partiduan. Hernanik 62-17 galdu zuen atzo, Sevillan, Cajasol Cienciasen aurka eta ez zuen punturik lortu igo berria den aurkari baten kontra.
Igo berria, baina erakutsi zuten maila haundiko taldea osatu dutela maila mantentzeko. Bere hamabostekoa ikusi besterik ez zegoen jakiteko goitik-behera aldatu dutela taldea. Gero gainera jokoan erakutsi zuten aldaketa horiek sendotasuna eman diete.
Hernanik ez zuen aukerarik izan partidua estu lehiatzeko. Bosgarren minuturako aurreratu ziren andaluziarrak Juan Dominguezen entsegu batekin. Anartz Elosegik hurbildu zituen trikoloreak 7-3, baina hortik aurrera jaun eta jabe izan ziren etxekoak.
Sei entsegu bigarren zatian
Aldageletara joan baino minutu bat lehenago Hernanik denboraldiko aurreneko entsegua egin zuen, Mikel Perezen eskutik eta Elosegiren ostikoarekin 24-10 iritsi ziren atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan etxekoen nagusitasuna areagotu egin zen eta sei entsegu gehiago egitea lortu zuten. Hernanik bigarren bat egin zuen; Otañok hain justu. 23 urtez azpikoetan gutxienez 10-12 irabazi zuen Hernanik Cienciasen kontra. yy