Ibili eta mugitu modu jasangarrian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 16a, 02:00

IBILI gurekin leloarekin abia­tuko da mugikortasun astea Astigarragan datorren asteaz­kenean. Lau egunez luzatuko dira ekintzak; asteazkenetik larunbatera bitartean.

Mugitzeko era jasangarri eta osasuntsuak indartzea da helburua mugikortasun as­tean. Horretarako, Ingu­rumen sailak zenbait ekintza anto­la­tu ditu eta herritar guztiei par­te hartzeko deia zabaldu die.


Ekintza gehienak Joseba Barandiaran plazan edo plazatik abiatuta

Etzi hasiko dira ekintzak eta bizikleta elektronikoak pro­­batzeko aukera egongo da 15:00etatik 18:00etara, Joseba Barandiaran plazan.  Ondo­ren, indarberritzeko txoko­la­tea bizkotxoekin banatuko da. 18:30etan. 

Pasa den urteko espe­rientzia errepikatuz, ostegu­nean, gimnasia egongo da, 11:00etatik 12:00etara

Ostiralean Martutenera ibi­laldia egongo da bide­gorrian zehar, eta bueltan udaletxean pikoteoa. Hitzor­dua 11:00etan jarri da Joseba Barandiaran plazan. Amai­tzeko, larun­batean patinetan txangoa antolatu da herrian zehar, eta ondoren, jolasak egongo dira frontoian. 11:00­etatik 13:00etara egingo da eta kaskoa eta babesak eramatea beharrezkoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!