Hazilan proiektua berriz abian gazte enplegua sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 15a, 02:00

hazilan laneratze-proiektua laugarrenez jarriko dute mar­txan Beterri-Buruntzal­deko Uda­lek. 2016-2021 aldian egon­go da martxan eta 20-44 urte bitarteko gazte kualifikatu langabetuentzat dago zu­zen­dua. Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du ibilbide pertsonalizatu batean oinarrituta, 20 eta 44 urteko eta goi mailako titulazioa duten pertsona horiek aktibatzea eta praktiken/proiektuen bidez lan merkatuan murgiltzea.


Orientazioa eta praktikak

Horretarako, bi fase garatzen dira. Lehenengoa; orientazioa jasotzen da. Zeharkako konpetentzia sozioprofesionalak eta ahalduntzea landuz, lan-munduan sartzeko prozesua erraztea du helburu. Biga­rrena; praktiken bidez lanbide-trebakuntza hobetuko du­en lanpostuari lotutako esperientzia eskuratzea. Honi euskarria emateko, ibilbide osoan zehar bakarkako akonpainamendua bermatzen da.


Informazioa lortzeko bideak

Programan parte hartu nahi dutenek www.hazilan.eus webgunean lor dezakete nahi duten informazio guztia. Baita Andoaingo udalean,  943 30 42 21 telefonoan, hazilan@andoain.eus eta  Urigain etxea. La Salle etorbidea, 6. 20.140 Andoain, Gipuzkoa helbideetan. Izen emateko epea irailaren 20ean amaituko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!