Barrenetxea Txapeldun!

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 15a, 02:00

Endika Barrenetxeak haundia egin zuen atzo Galarretan. Buruz burukoan bere lehe­nengo txapela jantzi zuen  sei aldiz txapeldun izan den Urri­zari, finalean, 27-30 ira­bazi on­doren. Hernaniar batek, erre­­montean buruz buru, lor­tzen duen aurreneko txapela da eta hori lortzeko asko izer­ditu behar izan zuen. 

Ku­txabank Torneoaren 37­garren edi­zioko txapelduna da Barrenetxea IV.a eta gipuzkoar batek ez zuela txapela ira­baz­ten Zeberiok 2007an azken al­diz irabazi zuenetik.


Atzetik aurrrera etorri zen amaieran

Partidua ezin hobeto hasi zuen, sakearekin indartsu, min haundia eginez. Horrela, 3-7 aurreratu zen. Hala ere, Urri­zak bere maila erakutsi eta partidua berdintzea lortu zuen zazpina. Sei eta zazpikoa oso le­hiatua izan zen eta hor Ba­rrenetxea bete egin zen. Gorputzari buelta eman zio­nerako aurkari nafarrak bost tanto­ren aldea lortu zuen;  14-9 eta 15-10. 

Hala ere ez zen behera etorri, pe­lo­teoan nagu­sitzen ha­si zen eta pix­kanaka mar­kagailuan hurbildu eta tanto bakarrera jarri zen 18-17, 21-20 eta 25-24 nahiz eta ez zuen berdintzea lortzen. Amaieran sakearekin berriz ere asmatu eta 25na berdindu eta gero hiru tantoko alde erabakiorra hartu zuen 26-29. 27garrena egin zuen Urri­zak, baina azkena ezin politagoa izan zen Barrene­txearen alde, Txapela Her­­nanira ekarriz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!