Larunbatean Donostiako XXXIV. Sagardo eguna ospatu zen, eta 5.000 lagun baino gehiagok, sagardogileek ilusioz eraman zituzten sagardo onenak dastatzeko aukera izan zuten.
Lizeagatarrak, omenduak
Antolatzaileek adierazi dute, eguneko momentu hunkigarriena, omenduak oholtza gainera igo zirenekoa zela. Batetik Astigarragako, Joxe Mari eta Gabriel Lizeaga, Lizeaga Sagardotegikoak, eta bestetik, Lasarteko Joxe Mari Otegi, Otegi Sagardotegikoak, hain zuzen. Sagardo egunaren antolatzaileek nabarmendu dute, sagardogintzaren oinarri ezinbestekoak direla. Eguerdiko 12:30etan egin zen brindis ofiziala, eta honela itxi zen zeremonia, parte hartu zuten sagardogile guztiei eskerrak emanez.
2019an uzta oparoa, kalitate bikainekoa
Donsotiako Sagardo egunean, 2019ko uzta dastatu zen, momentuan bertan, hain zuzen. Eta antolatzaileek diote, aurtengo loratzea luzea izan dela, eta udako eguraldi orekatuak lagundu duela uzta oparoa egiten.