Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketako finala, Ergobian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Aurten ere, bosgarren urtez ospatuko da Euskal Herriko sagardo txapelketa herrikoia. Bertan lau finalaurreko egingo dira, eta final handia Ergobin ospatuko da. 


Lau finalaurreko eta finala

Finalaurrekoak, atzo hasi zi­ren, Adunako frontoian egin zen aurrenekoa, 20:00etan. Gaur, beste finalaurreko bat egingo da, Lizartzako Txirrita Elkar­tean hain zuzen,  eguerdiko 14:00etan. Beste bi finalaurrekoak, hurrengo astean egingo dira, ostiralean Orion, Aldapa Elkartean, arratsaldeko 20:00 e­­tan. Eta azken finalaurrekoa, Zornotzan antolatu da, datorren larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Edurmendi Elkar­tean. 

Final handia, Ergobin ospatuko da, hilaren 28an. 


Azkeneko txartelak, salgai

Izena ematen duten Euskal Herriko Sagardotegietako sa­gar­doak, afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik. Jakina­razi dutenez, gutxi geratzen dira, eta Gipuzkoako Sagardo­gileen Elkartean erosi daitezke: 943 33 68 11. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!