Kirolean euskeraz egiteko metodologiak martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

KE metodologia jarri dute mar­­txan Mundarro kirol elkareko futbolariek. Futboleko en­tre­namen­du­e­­­tan euskera susta­tzea da helburua. Beraien en­tre­namenduetan me­todo­logia hau aurrera eramateko, for­ma­zio saioak egin dituzte.


Formazio saioa

KE metodologia ezartzen hasi behar duten entrenatzaileek, formazio saio bat egin dute, nondik norakoak jakiteko. 


Taldearen behaketa 

Saio honetan, entrenatzaileek behatzaile gisa egin beharko dute, hau da, entrenamenduak hasten diren lehenenengo astetan, haur zein gazteek  entrenamenduetan zenbat egi­ten duten euskeraz aztertu beharko dute, euskeraren erabilera maiztasuna zein den jakiteko. 

KE metodologia, euskeraren erabilera sustatzeko.

Helburuak zehaztea

Bi edo hiru astez, entrenatzaileak, dagokion taldea behatu ostean, abendura bitartean, helburu lorgarriak ezarriko ditu. Bai entrenatzaile eta hau­rren arteko harremanetarako, bai eta haurren arteko harremanetarako. 


Estrategiak aukeratu 

Ezarritako helburuak lortu ahal izateko, beste helburu batzuk jarri behar dira, hala no­la, hizkuntzazko eta kokapeneko estrategiak aukeratu beharko ditu entrenatzaileak. KE metodologiako antolatzaileek adierazi dute, hezitzaile berritsua izatea oinarri dela, beste estrategiak landu ahal izateko. 


Estrategiak landu 

Jadanik, aukeratuta dauden estrategiak praktikan jartzeko 

garaia da, hori dela eta, entrenamendu bakoitzaren araberako hizkuntza eta kokapen estrategia egokiak baliatu. 


Neurketa taula bete 

Entrenatzaileak, abenduan eta maiatzean, taldearen euskeraren erabilera neurketa taula bat bete beharko du, haurrek eta gazteek, euskeraz zenbat egiten duten ezagutzeko.

Azkenik, berriro ere behaketatik hasiko dira entrena­tzaileak, urtarriletik aurrera, zerrendako lehenengo puntutik hasi, eta maiatzean, bigarren neurketa eginez, amaieran konparaketa egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!