Pala ikastaroan izena emateko, hilaren 30era arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

18 urtetik gorako emakumeentzat pala ikastaroak antolatu ditu CD Hernaniko pala sailak urriaren 2tik hasita. Asteazkenetan izango dira, bi ordutegitan: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 19:00etan. Interesa daukanak, hilaren 30era arte eman ahal izango du izena, hernanikopalistak@gmail.com helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!