Aurreko larunbatean, Zarkumendegiko futbol zelaieko atzeko partea, jendez beteta zegoen. Seigarren 4x4 Trial erakustaldia antolatu baitzen. Denera, dozenatik gora 4x4ko ibilgailu ibili ziren, 18 inguru, prestatutako zulo, putzu, oztopo eta lokatz multzoak gainditu nahian. Eta tartean astigartarrak ere bazeuden.