Merkataritza eguna, Astigarragan ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Hilaren 20an, merkataritza txikiaren aldeko sentsibilizazio eguna antolatu dute Bete­rri- Buruntza Udalek, eta Asti­ga­­rraga kanpaina honen parte hartzaileetako bat da.


Egunean zehar, ekintzak

Datorren ostiralean, Astiga­rragari dagokionez, egunean zehar, kanpainan parte hartuko duten establezimenduak, merkataritza txikiaren aldeko mezu positiboz apainduko dira, hala nola, kartelak, globoak eta beste hainbat material erabiliz. 

Sentsibilizazio eguna de­nez, bezeroei erosketak egitean, zerbait emango zaie trukean. 

Datorren ostiralean merkataritza txikiaren aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo da, Astigarragan.  

Txut-txu trena

Eguna borobiltzeko, Txu-txu trena, Astigarragako kaleetan barrena ibiliko da, herriko komertzio eta ostalaritza gu­ne­e­tan, hain zuzen. Trenean bertan, animazioa jartzea da antolatzaileen helburuetako bat. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da trena Astigarra­gako kaleetatik bueltaka, 20:00ak arte, denbora nahikoa dago nahi adina ibiltzeko. Irteera, Pelotari kaleko autobus geltokia izango da. 

Beterri- Buruntzako Udalek antolatutako sentsibilizazio eguna da ostiralekoa, eta Asti­ga­rragak parte hartzea erabaki duenez, Astiko merkatari elkarteak, parte hartzeko gonbitea luzatu nahi izan dute, datorren ostiralean, merkataritza txikiaren alde egiteko osmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!