Asteartera arte aukera, kiroldegiko ikastaroetan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Urriaren hasierarekin ekingo dio Hernaniko kiroldegiak ikas­turte berriari, eta horietan par­te hartzeko, izenematea irekita da­go. Hain zuzen, asteartera ar­­te izango da apuntatzeko aukera. 

Horretarako, kiroldegiko bu­­­le­gora edo webgunera jo behar da: kirola.herna­ni.­eus. Bulego­an ondorengo ordutegian egin ahal izango da izenematea: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00eta­ra bitarte.


Zozketa, asteazkenean

Izen-emate epea bukatuta, da­torren asteazkenean egingo dute zozketa, es­kaintza baino izenemate kopuru gehiago izan diren ikastaroetan. Ondoren, hurrengo egunean emango dute onartuen ze­rrenden berri; 12:00etan jarriko dituzte kiroldegian eta web-orrian. 

Orduan libre geratzen diren plazetan izena emateko aukera irekiko dute. Irailaren 19, 20 eta 23an eman ahal izango da izena horietan, eta hilaren 24an egingo dute bigarren zozketa. Honen zerrendak egun berean jarriko dira, 12:00etan.

Bigarren buelta honetan plazak libre geratuz gero, hu­rrenkerari jarraituz emango da izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!