Pixkanaka, gero eta aukera zabalagoa eskaintzen du Ereñotzuko dendak. Aste honetatik aurrera, ogi ekologikoa erosteko aukera ere izango da.
Aurrez eskatutakoaren arabera
Ogiak ostegunero ekarriko dira dendara, egiten den eskariaren arabera. Eguzki Leire produktuak izango dira salgai.
Zein aukera dagoen ikusteko, bere webgunea bisitatu daiteke: www.eguzkileire.eus. Besteak beste, eskatu ahal izango dira artirin eta arrozezko ogia, espeltazko ogi integrala, ogi berezia, ogi integrala, ogi txuria eta zekalezko ogi integrala. Denak, ekologikoak. Horrez gain, mota desberdinetako gozoak eta tartak eta pastelak ere badira.