Urriaren 4an eta 5ean ospatuko dituzte aurrenekoz, Zelabide auzoko jaiak. Eta festetako materiala eta txartelak saltzeko, postua jarriko du bihar, Auzokide auzo elkarteak: Bidebieta plazan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Kamixetak (10 euro), paella, postrea eta bingoa barne hartzen duten txartelak (5 euro), eta sardinetarako tiketak (1 euro ) eskuratu ahal izango dira bertan.