Sevillan hasiko dute Liga bihar, Hernaniko trikoloreek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Denboraldi berriari ekingo dio asteburu honetan errugbiko ohorezko mailako taldeak. Kanpoan hasiko du liga, Se­villan, Heineken Ligara be­rriro itzuli den Ciencias taldearen kontra. 

Eguerdiko 12:00etan hasita izango da norgehiagoka han, La Cartuja zelaian. 


Partidu egokia, hasteko

Aurten egin du buelta Ciencias talde sevillarrak errugbiko oho­­rezko mailako ligara, eta beraz, partidu egokia izan daiteke Hernanirentzat aurreneko puntuak eskuratzeko. Dena den, eguraldia oztopo bilakatu daiteke, izan ere, Andaluzian oraindik beroa egiten du garai honetan, eta agian, partiduan eragin dezake. Borrokatzeko prest aterako dira, hala ere! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!