Eskolak bete ikasle, berriro

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Bailara osoan pasa berri den aste honetan hasi dute ikasturte berria, ikasleek. Ereñotzuko Txirrita eskolan 74 ikasle dira aurten, 2 urtekoetatik hasi eta LHko 6garren mailakoetara; iaz baino 5 ikasle gutxiago. Goizuetako Xalto eskolan berriz, aurrematrikulazio datuen arabera, 70 ikasle izanen dira aurten, 3 urtekoetatik DBH 2garren mailakoetara; 58 goizuetar eta 12 aranoar. Egun hauetako matrikulazioen arabera aldatu daiteke datu hau. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!