Euskaltegian eskaintza zabala euskera lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 02:00

Euskaltegietan matrikula­tzeko epeak zabalik daude irailean zehar eta Hernanin bi aukera daude: AEK eta Udal euskaltegia. 


Euskara agiria AEKn

Euskara agiria lortzeko as­moa dutenek Hernanial­deko AEKk eskaintza zabala jartzen du eskura. B2 (2. perfila) eta C1 (3. perfila) lantzen ditu Her­nani, Astigarraga eta Urni­e­tan eta  C2 (4. perfila) Her­nanin. Ikastaro horietan guztietan tutoretza pertsonalizatuak eskainiko dira.  Kontak­tuak ondorengoak dira: astigarraga@aek.eus edo 607 610 687, hernani@aek.eus edo  607 592 864 eta urnieta@aek.eus edo 662 338 747. 

Udal euskaltegian aukera

Udal euskaltegiak zorionak eman nahi dizkie joan den ikasturtean A1, A2 eta B1 mailako titulua akreditatu eta B2 eta C1eko titulua lortu duten ikasle guztiei. Gainera, 2019-20 ikasturtean  ere, iaz bezala, HABEren A1, A2 eta B1eko titulua euskaltegian bertan lortzeko aukera izango da.

Denontzako moduko au­ke­rak daude: astean 2 eguneko modulua,  4 egunekoa (eus­kera azkarrago ikasi nahi duenarentzat) eta autoikaskuntza ere bai (on-line, astean behin euskaltegira etorrita). Ordutegia ere zabala da. Karobietan, anbulatorio za­ha­rrean daude. Tel.: 943 33 18 96. euskaltegi@hernani.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!