Bi langileren minbizien sorrera Orbegozon dagoela aitortu dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 11a, 02:00

Gipuzkoako Gizarte Seguran­tzaren Institutuak aitortu be­rri du Pedro Or­be­gozo-Ace­no­rren lan egindako bi langileren minbiziak  lan ar­loan du­ela sorrera. Horietako langile bat hilik dago eta besteak biriketako kantzerra garatu du. 

Honela, 79 urteko José V.C.ri ezintasun osoa onartu zaio, be­re biriketako minbizia ami­antotik, ke metalikotik... era­to­rria dela. Orbegozon 1963-1992 urte artean lan egin zuen arduradun bezala laminazio trenean. Beraz, bere pentsioa haundituko da. 

Bestetik, Felipe D.M.ren alargunaren eskaera onartu du gaixotasun profesionalaren dirulaguntza jasotzeko. Aza­roan hil zen langile urnietarra, birika eta bronkioetan adenokarzinoma bat garatu eta gero. Lan arloan minbizia sortzen duten eragileekiko esposizioaren on­dorioz gaixotu zela ebatzi du, 1970-1992 urteen artean laminazio eta zuloan aritu izanagatik. 


«Osakidetzak ez zuen berriz ere 1299/2006 dekretua bete»

Asviamiek salatzen du bi kasuetan Osakidetzak 1299/­2006 dekretua ez zuela bete, hau da: «lanean sortutako biriketako gaixotasuna izan zitekeenaren jatorria susmatu gabe, gutxietsiz kantzerigenoekiko esposizioa fundizioan». 

Osalanek adierazi du lantegia desagertu den arren eta Acenorren garbitasun neurgailurik ez dagoen arren, ikerkuntzaren ondoren «oso probablea da silizearekiko, amiantoarekiko eta ke metalikoekiko esposizioa edukitzea lanean». 

Bi kasuetan kalte ordain eskaerak egingo dira segurtasun eta garbitasun legedia ez betetzeagatik. 

As­via­mie (Amiantoaren biktimen elkartea euskalduna) pozik ager­tu da mantso baina min­bizi­aren jatorrietako bat ami­antoa dela ikusarazten ari de­lako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!