Euskara Ari Duri segida emateko, bilera gaur

Segida eman nahi dio Dobera Euskara Elkarteak, udazkenetik aurrera, Baietz Hernanik! egitasmoak utzitako «arrasto politari». 2018 urtean zehar antolatu zen, Euskara Ari Du­ren baitan, herrian euskeraren erabilera indartzeko. Horretarako, bilera irekia deitu dute gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Gainera, Euskaraldia 2020an ere «herrian txertatze­ko modua» egin nahi dute, iaz Euskal Herri mailan antolatu zen ekimenak, datorren urtean bigarren kolpea izango du­e­la eta.