Bihar aurkeztuko da Biterin urtekaria

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 10a, 02:00

Hernanin ikusiyak erakusketaren amaierarekin batera, Hernani 2018/19 urtekaria aurkeztuko da bihar, Biterin bertan 19:30etan. Hernani urtekariaren 25garren edizioa da aurtengoa, eta horregatik ale berezi bat prestatu da. Ale berezi hori, 300 orrialde baino gehiagoko bilduma bat da; eta hainbat irizpide desberdin jarraituz 60 bat artikulu aukeratu dira aurreko 24 argitalpenetan kaleratu direnen artean, Historiarekin eta ondarearekin zerikusia duten artikuluak nagusi izanik. Ekitaldian bertan banatuko da urtekaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!