Euskera ikasteko aukera asko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 10a, 02:00

Euskera ikasteko 2019-2020 ikasturte berrirako matri­ku­lazio epea dagoeneko irekita dago. Iraila da matrikulatzeko momentua, eta euskalte­gie­­tako ateak zabalik daude, bai matrikula egiteko, baita ere, noski, informazioa emateko. 

Euskera ikasteko aukera asko dago Buruntzaldeko sei he­rrietan, Andoain, Asti­ga­rraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilen.  

Buruntzaldeako Udalek aur­ten ere elkarren eskutik deia egin diete herritarrei, eus­kera ikasi edo hobetzeko helburuarekin euskaltegietan izena eman de­zaten. Aipa­tu­tako sei Uda­lak Andoainen elkartu ziren pasa den osti­ralean Bu­run­tzaldeako zor­tzi euskal­tegie­tako ordez­kariekin batera, hel­­buru batekin: eus­kaltegiek 2019-2020 ikastur­terako mar­txan duten matri­kulazio kan­paina babestu eta herritarren artean bultzatzea. 

Manuel Larramendi eus­kaltzale sutsuaren bus­toaren bueltan elkartu ziren sei udaletako ordezkariak eta zortzi euskaltegietakoak. Eza­guna da Manuel Larramendik euskerari buruz (euskeraren gramatikari buruz, zehatzago esanda) idatzi zuen leloa: ezina, ekinez egina. Larra­men­diri jarraituz, Udalek adierazi dute, inondik ere ez dela «ezinezkoa» euskera ikastea; alderantziz, pixka bat saiatuz eta «ekinez», beste edozein hizkuntza bezala ikas lite­keela. Oso modu errazean: ikasiz erabili, eta erabiliz ika­si. Horretarako laguntza eta ba­bes haundia da, oso ga­rran­tzitsua, euskaltegietan esku­ratzen dena. Euskera ikas­teko eta euskaraz aritzeko aukera ematen baitute eus­kal­tegiek.  

Badira zortzi eus­kaltegi Buruntzaldean: bana Ando­ain, Astigarraga, Urnieta eta Usur­bilen, eta bina Hernani eta Lasarte-Orian. 

Gainera, ez da garestia, merkea baizik, Buruntzaldean euskera ikastea. Sei herrien artean badira ezberdintasun txiki batzuk, baina sei kasu­etan ia-ia doakoa da, eta kasu batzuetan guztiz doakoa eus­kera ikastea, baldintza ba­tzuk betez. Sei udalek ematen di­tuz­te dirulaguntzak, eta bal­din­tzak oso antzekoak dira. 


1.000 ikasletara iristea helburua

Udalen helburua da, 2019-2020 ikasturte berrian 1.000 ikas­letara iristea. Matrikulazio eta infor­ma­zio epea irekita dago. Euskal­tegietan egin behar da ma­trikula, eta bertan esku­ratu liteke norberak behar du­en informazioa. Interneten ere es­kura liteke euskaltegiei eta ikastaroei buruz­ko infor­ma­zioa, udal bakoi­tzaren web gunean, eta www.burun­tzal­dea.eus web gunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!