Euskara Ari Duri segida emateko, bilera bihar

Segida eman nahi dio Dobera Euskara Elkarteak, udazkenetik aurrera, Baietz Hernanik! egitasmoak utzitako «arrasto politari». 2018 urtean zehar antolatu zen, Euskara Ari Du­ren baitan, herrian euskeraren erabilera indartzeko. Eta hemendik aurrerakoa, «ez da iazko planteamendu bera izan­go, baina piztutako su txikiari eutsi nahi diogu», azaldu dute Doberatik.

Horretarako, bilera irekia deitu dute bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Gainera, Euskaraldia 2020an ere «herrian txertatze­ko modua» egin nahi dute, iaz Euskal Herri mailan antolatu zen ekimenak, datorren urtean bigarren kolpea izango du­e­la eta.

«Honetaz guztiaz aritzeko eta plana zirriborratzeko an­to­latu dugu biharko bilera. Ire­kia izango da, eta gonbidatu nahi ditugu gaian interesa du­ten herritar guztiak», luzatu diete deia, hernaniarrei.