Agur bero-beroa, aurtengo jaiei

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 9a, 02:00

ARGAZKI ALBUMA - Zikuñagako jaiak 2019

Frexkotik hasi zuten atzoko eguna Zikuñagan, zerua garbi zegoen arren; baina arratsaldeko apar festari laguntzeko edo, eguzkiak gogotik berotu zuen arratsaldean, eta sekulakoa izan zen festa txuria.

Hori baino lehen, eta paellada jendetsuaren aurretik, saltoka, jolasean eta marrazkiak eginez aritu ziren haur eta gaztetxoak, goiz osoan zehar; eta sukaldeko mantala jantzita helduak, ba­kailu goxoena prestatzeko lanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!