Zikuñagako jaiak jarraitu, eta bihar amaitu

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Atzo  Playback lehiaketan, aho­tsak berotu ondoren, Züttik Elektrotxarangak, gaua girotu zuen, 00:00ak aldera, egunari amaiera emateko asmotan. 

Gaur ordea, goizetik hasiko da eguna, eta etxeko txikiak izango dira protagonistak. Goi­zeko 11:00etan, eltxetxo eta hirinaren jokoak antolatu dira, eta haurren toka, bote eta igel txapelketak ere jarraian egingo dira. Ondoren, tortila patata lehia­keta dago, eta antola­tzaileek adierazi dute, 12:00ak arte jasoko direla tortilak, Auzo Elkarteko lokalean. Lehia­ke­tak, egarria emango duenez, segi­dan, sagardo dastaketa egin­go da, eztarriak busti eta festan jarraitzeko. 

Bazkal ondoren, ura guda egingo da, eta amaitzean, ginkana bat egingo da auzoan zehar. Arratsaldeko 17:00etan, herri kirolak: harri- jasotza­ileak eta aizko­lariak izango dira bertan.  Amaitu ostean, txarangak kaleak girotuko ditu, eta gaurkoa, Arraiketai txaran­ga­ren eskutik izango da, hain zuzen. 

Gaualdera, danborrada ha­si­ko da, afaldu aurretik, 20:00ak aldera, eta amaitu beza­­in laister, Zikuñagako jai­en lehenengo mus txapelketa antolatu da, Txintxua hoteleko jatetxean lekua izango duena. 23:30etan, Zikuñaga Musik Fac­to­ry eta ondoren, larunbat gaua ezin hobe amaitzeko, DJ Ne­mux­e­kin dantzaldia egongo da. 


Bihar ere, festa

Bihar, goizeko 10:00etan Ziku­ña­gako amaren omenezko meza egingo da, Ozenki Abes­batzak kantatuko du bertan. Jarraian, 11:00ak aldera, bakailu lehiaketa antolatu da. Haurrentzako ekintzak ere egingo dira bihar, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Haien artean, marrazki lehiaketa, Jumping eta puzgarriak. Bi orduz, etxeko txikiek, energiak gastatzeko astia izango dute. 

Bazkaltzeko, paellada herri­koia egingo da. Jan, edan, abestu eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea dela adie­razi dute antolatzaileeek. Bazkaria amaitzean, apar festa antolatu da, arratsaldeko 16:00e­­tan, eta ondoren marra­z­ki lehiaketako sariak bana­tuko dira. Jarraian, helduen toka, bote eta igel txapelketak hartuko du lekukoa, eta bertan izena emateko aukera dago, 16:00etatik 17:00etara bitar­tean. Arratsal­dean, umeentza­ko tartea ere egongo da, Jumpin eta puzga­rriak egongo baitira. 

Meriendatzeko, txokolata­da, arratsaldeko 18:30ak alde­ra. Jarraian, DJ Nemuxek har­tu­ko du lekukoa eta musikaz girotuko du auzoa. 21:00ak aldera, zezen suzkoak suz beteko ditu kaleak eta traka ondoren, jaiei amaiera eman­go zaie. 


Esker hitzak bertaratuei, auzotarrek

Zikuñagako Auzotik eske­rrak eman nahi dituzte, «hau lortzeko lan egin duten pertso­na guztiei» eta nabarmendu dute, ez dituztela ahaztuko aurtengo jaietan disfrutatu ezin dutenak, «beti izango zarete gurekin». Auzotarren partez beraz, «irribarre handi­e­na galdu ga­be, jai zori­on­tsuenak opa dizki­zu­egu». 


EGITARAUA

GAUR, LARUNBATA 7

11:00, Eltxetxo eta hirinaren jokuak. Huarren toka, bote eta igel txapelketak

12:30, Tortila lehiaketa (tortilañ 12:00ak aldera jasoko dira Auzo Elkartea lokalean)

Jarraian, Sagardo dastaketa

15:30, Urarekin guda

16:30, Ginkana

17:00, Herri kirolak: harri- jasotzaileak eta aizkolariak

18:30, Arraiketa txaranga

20:00, Danborrada

21:00, Zikuñagako Jaietako 1. Mus Txapelketa ( Txintxua Hotelaren jatetxean)

23:30, Zikuñaga Music Factory 

Ondoren, DJ Nemuxekin Dantzaldi


BIHAR, IGANDEA 8

10:00, Zikuñagako amaren omenezko meza, Ozenki abesbatzak kantatuko du

11:00, Bakailu lehiaketa

11:00-13:00, Umeentzako ekintzak: Marrazki lehiaketa/ Jumping eta Puzgarriak 

14:30, Paellada herrikoia

16:00, Apar festa

Ondoren, Marrazki lehiaketaren sari banaketa

17:00, Helduen toka, igel eta bote  txapelketa (izena emateko ordua (16:00-17:00)

17:00-19:00, Jumping eta Puzgarriak

18:30, Txokolatada

19:00, DJ Nemuxekin dantzanldia

21:00, Zezen Suzkoa, traka eta jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!