Izen-emate epea, etzi hasi eta ostiralera

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Behin irailean sartu eta ikasturte berriari hasiera ematean, berriro ekingo zaio Berri­ketan programari, Ereñotzun, Auzo Udalak jakinarazi duenez. Era berean, yoga eta aerobik egiteko aukera ere izango da.


Berriketan, asteazkenero

Adinekoei zuzendutako pro­­grama da, Berriketan. As­teaz­ke­nero nahi dutenak Auzo Etxean el­kartzen dira, arra­tsaldeko 17:00etatik 19:00etarako tartean, eta aukera izaten dute karta jokoetan, par­txisean, sudokuetan edota, besterik gabe, tertulian ari­tzeko. Eta bukatzeko, nola ez, merienda izaten dute aukeran.

Aurten, ikasturteari irailaren 11n emango diote hasiera, eta hortik aurrera, asteazkenero elkartuko dira. Edonork hartu dezake parte, aurretik izena eman beharrik gabe. Bertara azaltzea nahikoa da, eta debaldekoa da.


Yoga eta aerobik egiteko, izena eman beharra

Urrian, bestalde, yoga eta aerobik ikastaroak hasiko di­ra, berriro. Yoga astearte eta ostegunetan egin ahal izango da, 17:00etatik 18:30e­ta­ra, eta aerobik, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik 18:30etara.

Izena irailaren 9tik 13ra eman behar da, Auzo Uda­lean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!