Astelehenean hasi zuten denboraldia boleibol taldeko helduenek. Seniorrak astelehen, ateazken eta ostiraletan entrenatzen ari dira, eta aurten, ez neskak bakarrik; baita mutilak ere, taldea osatu baita. Neska kadeteak, berriz, etzi hasiko dira entrenamenduetan, eta seniorren egun beretan entrenatuko dute. Neska infantilak, bestalde, hilaren 25ean hasiko dira entrenatzen, eta ordurako, kiroldegian duten leku falta konpontzea espero dute. Bitartean, taldeak osatzeko izena eman daiteke. Izan ere, hainbat mailatan bi talde ateratea ere lortu dute. Horrela, izena eman daiteke 2006, 2007 eta 2004-2005 urteetan jaiotakoen taldeetan; 3, 2 eta 4 plaza geratzen dira, hurrenez hurren. Izena emateko 656 731 929 telefonora deitu daiteke. Animatzeko dei egin dute, elkartetik.