[Mendiriz mendi]
Udara amaitzear dagoela eta, udazkenari sarrera emateko Pirinio mendizerran bizi izandako azken hartz arrearen izena daraman Camille ibilbidearekin jarraitzeko proposamena egin du Mendiriz Mendik, irailaren 14 eta 15erako. Gogoratuko duzuenez, Elkarteak bi urte daramatza ibilbide hori osatzen. Ibilbide osoak 104 km-ko luzera du eta normalean 7 etapetan egiten da.
Lehenengo urtean, 2017an, Hechotik abiatu eta Espainia aldean dauden 3 etapak egin genituen. Iaz Frantziako lurretan egiten diren bi etapak osatu genituen eta ibilbidea Lescun herrian amaitu genuen. Orain egingo diren 2 etapekin zirkulua itxi eta ibilbideari amaiera ematen zaio.
Negua iritsi baino lehen eta elurrak bideak estali baino lehen ekingo diegu azken bi etapa gogorrenei. Etapa bakoitza, bakarrik hartuta, ez da zaila eta ez du zailtasun aipagarririk, baina desnibelak eta iraupenak kontuan hartuta bi etapak jarraian egitea gogorra suertatu daiteke. Komeni da forma fisiko egokian egotea.
Lescundik hasi, eta Petrechema aurrez aurre
Hernanitik bidaiatu ondoren, autobusak Lescun herrian utziko gaitu. Bidearen lehen zatia asfaltatuta dagoen pista batetik egiten da; dena den, zati hau nahiko urbanoa izan arren, Lescun Zirku aldera dauden bistak zoragarriak dira. Bertan nabarmentzen dira izugarrizko horma bertikalak dituzten Les Billaires, Hiru Errege Mahaia eta Petrechema mendiak.
Ansabereko lautadan artzainak egoten dira eta beraiek egiten duten gazta erosteko aukera izaten da. Bertan badaude aukera polita izaten da. Hala ere, sasoi honetan ganadua bailarara jaisten hasten direnez, eta mendizale gutxiago ibiltzen denez, baliteke bertan ez egotea.
Ansabereko lautadan artzaiak egoten dira, eta gazta erosteko aukera izaten da, bertan badaude.
Lautadaraino bideak emeki gora egiten badu, hortik aurrera gogor egiten du gora, eta aldapa ez da amaitzen Petrechemako lepora iritsi arte.
Lepoa pasa ondoren Aragoi lurretan sartzen gara. Hortik aurrera bideak behera egiten du, hasiera batean harkaitzen artean, gero baso barruan. Azken metroak Linzako iraupen eskiko pistetatik eginez Linza aterpera iritsiko gara.
Bigarren egunean, Linzatik Hechora, cowboy ezagunen lurraldean barrena
Linzatik Zurizara jaitsi eta hortik, ezkerrera egiten duen pistari jarraituz, Taxeras pasagunearen oinarrira hurbilduko gara. Bidearen zati hori egitean, eskuinean, Achar d?Alanoko harrizko horma amaigabea geratzen da. Harrizko horma hori ikusgarria da eta bistak oso politak dira. Bitxikeri bezala jakin Achar d?Alanoko gailurrak Ameriketako mendebaldean girotuta dagoen Los hermanos Sister cowboy pelikulan agertzen direla. Ameriketako zatitxo bat hemen, Pirinioan?
Hortik aurrera bideak gora egiten du eta aldapa gogor batetik Taxera pasagunea zeharkatu behar da. Elurra duenean pasagune honetan kontuz ibili behar da, baina urteko sasoi honetan elurrik egongo ez denez, ez dago inolako arazorik. Taxeras pasaguneko goiko aldean goi-mendiko zelaiekin topatuko gara. Zelai horiek zeharkatu eta behera eginez Siresako bailarara jaitsi behar da. Jaitsiera luzea da (ia 600 metroko desnibela) eta okerrena da gero berriro gora egin behar dela, beste 400 metroko desnibela eginez Lenito Baxo-ko lepora igo arte. Eskerrak azken igoera hori baso barrutik egiten den. Hortik Hecho bailarara jaistea bakarrik geratzen da etapari amaiera emateko.
CAMILLE IBILBIDEA (SEI ETA ZAZPI ETAPAK)
- Non kokatzen da: ?Ruta de Camille? Hecho, Lescun, Ansó eta Isaba eremuetan dagoen ibilbide zirkularra da. Ibilbide honetan Lescundik Ansóra agingo da bidea.
- Datu interesgarriak:
6. etapa
Luzera: 18 kilometro.
Denbora: 7 ordu.
Desnibel metatuak: 1.275 m gorantz eta 780 m beherantz.
7. etapa
Luzera: 21,5 kilometro.
Denbora: 7 ordu.
Desnibel metatuak: 1.200 m gorantz eta 1.600 m beherantz.
-Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoak dira bi etapak, baina
desnibelak eta denborak kontuan hartuta, egoera fisiko onean egotea komeni da.
-Beharrezko materiala:?
Mendiko material arrunta, eta aterpean lo egiteko lo-zaku fin bat (oihalezko bat, nahikoa).
- Mendiriz Mendik irailaren 14 eta 15ean egingo du irteera hau.