Nazional Jubenilak Zubipen gaur, Liga

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Liga berriari hasiera emango dion CD Hernaniko aurreneko futbol taldea mutilen Na­zio­nal Jubenilena izango da. Etxe­an ariko dira, gainera. Arra­tsal­deko 16:30etan hasita, Zu­bipen jokatuko dute, Bea­saingo taldearen kontra.

Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur Zubipen, baina lagunartekoak; batetik, Oho­rez­ko Kadeteetako neskak Añor­garen kontra ariko dira 09:00e­tan; eta bestetik, mutiletan, 10:30etan Vasconiaren kontra ariko dira Oho­rezko Kadeteak, eta  12:00etan, Ohorezko Infan­tilak Dane­na­ren aurka.

Pixkanaka, talde guztiek eman beharko diote hasiera Li­gari, gaurkoan Nazional Ju­be­nilek egingo duten bezala. Da­torren asteburuan beste bost talderen txanda izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!