Euro Basque Challenge Liga gaur amaituko da bi finalekin eta bertan ez da Hernani egongo. G7ren bilerak hankaz gora utzi zuen sailkapena bigarren jardunaldia bertan behera geratu eta gero. Euskal federakuntzako kirol batzordea elkartu zen pasa den asteartean eta erabakia izan zen bi partidu jokatzea, gaur, Ordiziako Altamira zelaian. Bertan, jokatuko duten taldeak Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique, Anglet eta Ampo Ordizia izanik. Iparradeko hiru taldeak dira sailkapeneko hiru lehenengo postuetan sailkatu direnak bost puntu eta average onenarekin. Ordizia bertako taldea da eta teorian hurrengo sendoena.
Honela, gaur 12:00etan, Aviron eta Biarritz neurtuko dira. Bigarrena eta hirugarrena dira sailkapenean. Anglet, lehendabizikoak, 16:00etan, Ampo Ordiziaren aurka jokatuko du eta partidu hau amaitzean eta emaitzen arabera aurreko jardunaldiak kontutan izanda erabakiko da lehenengo edizioko txapelduna nor den.