Bi hilabete luzez ikusgai egon ondoren, datorren asteazkenean bukatutzat emango dute Hernanin Ikusiyak erakusketa. Biteriko aretoan dago ikusgai, ordura arte. Egun horretan, bukaerarekin batera, Hernani 2018/2019 urtekaria aurkeztuko du Udalak, areto berdinean, arratsaldeko 19:30etan bertan. Ale berezia izango da, urtekariak 25 urte bete baititu. Ekitaldian bertan eskuratu ahal izango da.