Ikasleentzako aldaketa progresiboa izan dadin udako ekintzekin jarraitzea egokia dela diote psikologoek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Astelehenean hasiko dute ikasturte berria Urumea bailarako eskoletan derrigorrezko hez­kuntzan ari diren ikasleak. Guztira 3.000tik gora dira Her­nani, Astigarraga, Goizueta, Arano eta Ereñotzun. Astiga­rragan ikasle kopuruak igotzen jarraitzen du eta 580tik 643ra igaroko dira 2019-2020 ikasturtean. Hernanin, Goizuetan, Ara­­non eta Ereñotzun matri­ku­lazio berriak mantendu edo zerbait jaitsi egin dira, batez ere, Herna­niren kasuan. Hala ere, kopurua guztira mantendu egiten da, gutxi gorabehera, bailara oso­an.

Eskolara bueltak aldaketa suposatzen die gurasoei, baina batez ere ikasleei eta oporren osteko sindromeak helduei ez ezik gazte eta haurrei ere eragiten die; oporraldi luze ba­tzuen ostean, ordutegirik gabe eta dibertimendurako denbora gehiagorekin, ohiko bizitza-erritmora bueltatu behar dira (ordutegiak, jarduerak?) denbora laburrean.

«Gainbabeserako joera ematen da guraso batzuen aldetik»

Ez da egoera erosoa, ez umeentzat, ezta gurasoentzat ere, batez ere ume txikien kasuan. Psikologoek ondorengoa gertatzen dela diote. «Gurasoek jakin nahi dute nor izango den irakaslea, zein klasetan egongo diren? Guraso batzuen aldetik gainbabeserako joera ematen da. Kasu horietan, umeen balizko sufrimendua euren gain hartzen dute. Umeek igarri egiten diete ohiko ez den zerbait dutena eta, zelanbait esanda, gurasoek ezinegon hori transmititu egiten diete umeei. Umeek ?baina, nora bidali behar naute ni??, pentsatzen dute.


«Normaltasuna transmititzea garrantzitsua da»

Espezialisten iritziz «normaltasuna garrantzitsua da eta baita lagungarriak ez diren esaerak baztertzea ere. Hau da, ?eskolan hasten zarenean, orduan ikusiko duzu, bai!? moduko gauzak esatea ekidin egin behar da. Izan ere, antzerako gauzak entzunda, eskola kartzela bat den irudia egiten dute ikasle edo umeek. Edo umeak hau edo bestea egin duelako kokoteraino daudenean, ?umea eskolan hasteko hori gogoa daukadan!?, esan dezakete guraso batzuek. Eta, jakina, umeak ez dira gorrak, entzun egiten dute eta euren ondorioak ateratzen hasten dira. Horrelako gauzak moztu egin behar dira euren buruan sortu daitekeen irudi txar hori ekiditeko».


«Udako ekintzekin jarraitzea ona da» 

Adituen esanetan aldaketa pro­gresiboa izan dadin, kome­ni­garria da. «Ahal bada, udako ekintzekin jarraitzea egokia da. Igerilekura joatea, etxe ondoan jolastea edo bizikletan ibiltzea? Ume bakoitzak gustuko duena». Eta hori ere aplikagarria da gurasoentzako.

Susana González Polikli­nika Gipuzkoako psikologoaren hitzetan «haur asko ikastetxera pozik bueltatzen dira, haien lagunak ikusten dituztelako berriro, baina badira eguneroko bizitzara bueltatzea gehiago kostatzen zaien haurrak; nerbioak, loaren asaldurak, suminkortasuna, nekea, jateko gogo falta, gonbitoak, beherakoa, gorputzeko mi­nak? dira ohiko seinaleetako batzuk; helduen kasuan, sintomatologia emozionalagoa ikus dezakegu. Gurasoek eskolara bueltatzeko alderdi positiboak sustatu behar dituzte, seme-alabei egokitzen laguntzeko eta egunerokora bueltatzeko ilusioa eduki dezaten». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!