Kantuz Musika Eskolak eskaintzen dituen gitarra ikastaroetan izena emateko epea ireki dute. Iazko ikasleek datorren astelenetik aurrera eman ahal izango dute izena, hilaren 13ra bitarte; eta hilaren 16tik 20ra bitarte, aldiz, ikasle berriak apuntatu ahal izango dira. Izena emateko, Herritarren Harrera Zerbitzura jo beharko da. Informazio gehiagorako, aldiz, Udaleko hezkuntza sailarekin hitz egin daiteke: 943 33 70 41 telefono-zenbakian, hain zuzen.