Ikasturte berri honetan ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da, herriko hainbat elkarteri esker. Gehienetan, astelehenean irekiko da izena emateko epea. Kultur etxera jo behar da Txi Kung, dantza latinoak, yoga, joskintza edota zura tailan aritu nahi izanez gero. Bestalde, izena emateko egun zehatzak jarri dituzte beste elkarte batzuk: euskal dantzak egiteko Astigar dantza taldean eman behar da izena irailaren 18 eta 19an, pintura eta marrazketa egiteko, irailaren 21 eta 28an, kultur etxean, eta euskera ikasteko izenematea irekita dago AEKn.