Kutxa Kultur Enean zabalik, proiektu berriak aurkezteko epea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

2016az geroztik martxan dagoen Kutxa Kultur Eneak deialdia egin du Gipuzkoan garatzen ari diren kultura proiektu berriak ezagutu eta Tabakaleran hori­ek lantzen jarraitzeko. Beste behin ere, aukera eskaini du, «hauxe baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena».


Gune bat sortzea, helburu

Kutxa Kultur Enea programaren helburua da, hain zuzen, «kultura-coworking gune bat sortzea, gehienez 40 ekintzailek partekatua, komunitate sor­tzaile, dinamiko eta berri­tzailea garatzeko helburuaz, le­kua izan dezaten bertan askotariko kultura-proiektuek: di­seinu, marketin, musika, mo­da, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapen eta beste ar­lo batzuetakoek».

Eta hori garatzeko, beharrezko azpiegitura jartzen du Kutxa Kultur Eneak partehar­tzaileen esku, behar den guztiarekin:?inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta interneterako konexioa.

Gainera, Enea komunitateko kideek aukera dute Kutxa Kulturek Tabakaleran duen gainerako azpiegitura erabil­tzeko, eta horrela bere proiektuari ikusgarritasuna emateko. 

Hilaren 30era arte egin ahal izango dira proposamenak ?kutxakultur.eus? webgunean.


Konpromisoak, ere bai

Hainbat konpromiso ere hartu beharko dituzte kideek. Adibi­dez, lekuraren mantentze-gastuei aurre egin beharko diete, negozio-eredu baten definizioa edota garapena, prestakuntza eta tutorizazioetara nahitaez joan beharra, eta dinamizazio-jardueretan parte-hartze aktiboa izatea.


Hilaren 30era arte, apuntatzeko

Proiektu berriak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta hilaren 30era arte egongo da zabalik. Proposamenak 

kutxakultur.eus webgunean egin ahal izango dira, eta berrikun­tza, enpresa eta kulturan adituak direnen batzorde batek aztertuko ditu. Infor­ma­zio gehi­ago, bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!