Dozena bat 4x4ko, trial erakustaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Seigarren 4x4 Trial erakustaldia egingo da gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita. Aurten, Zarkumendegiko futbol zelaiaren atzeko parkean ariko dira.


Dozenatik gora kotxe, bost gunetan banatuta

Zelaia prest dago, hainbat zu­lo eta zirkuitorekin. Denera bost zulo egin dituzte antola­tzaileek, eta horietan barrena ibiliko dira parte hartuko duten trialeko kotxeak.

Denera, dozenatik gora 4x4ko ibilgailu ibiliko dira, 18 inguru, prestatutako zulo, putzu, oztopo eta lokatz mul­tzoak gainditu nahian. Tar­tean, astigartarrak ere ibiliko direla aurreratu dute.


Sarrera, beran

Erakustaldiarekin gozatzeko, sarrera erosi behar da. Mo­mentuan bertan, zirkuitoaren sarreran bertan salduko dira txartelak, bi eurotan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!