Mahai-ingurua eta kontzertuak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Jardunaldia antolatu du Kon­trakantxa gaztetxeak gaurko: Erresistentzia antolatu. Arra­tsaldeko 18:30e­tan ha­si­ta izan­go da, eta mahai-in­gurua eta kontzertuak izango dira ha­ren bueltan.


Mahai-ingurua arratsaldean, hasteko

Errepresioa eta amnistia: iragana ardatz, oraina borrokatu izenburupean, bertan izango dira Pablo Hasel rapero kataluniarra, eta GRAPO, PCE(r) eta ETAko kide ohi bana. 

Ondoren, gaueko 22:30e­tan kontzertu bana eskainiko du­te Pablo Hasel eta Droga Pur­pura taldeek.

Kontrakantxa gaztetxetik jakinarazi dute, baita ere, egun osoan zehar lortutako ete­kin ekonomikoa Errakiren erresisentzia kutxa nazionalera bideratuko dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!