Aurreneko izenematea, Bakailu Asterako

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Urriaren 7an hasi eta 20ra bitarte izango da aurten Bakailao Astea, eta dagoeneko hasi dira prestaketa-lanekin. Taberna eta jatetxeei egin diete aurreneko gonbidapena, parte hartzeko. 


Hilaren 11ra arte, pintxo lehiaketarako

Hain zuzen, aste berezi honen barruan, urtero egin ohi duten pintxo lehiaketan izena emateko aukera luzatu diete ostalariei. Tabernen kasuan, pin­txo bat egin beharko dute, eta jatetxeek, aldiz, bakailoa me­nuan edo kartan txertatu. 

Izena eman nahi duenak,  irailaren 11ra arte izango du aukera. Horretarako, Biteriko turismoko informazio puntura (943 33 70 28 edo turismoa@hernani.eus) edo Be­rriak elkartera (943 33 30 49) jo beharko da.

Bertan argitu ahal izango dira zalantzak, baita ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!