Plax! zerbitzua berriro ere martxan, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Udarako oporren ondoren, ikasturtearen hasierarekin batera Plax! sexu eta bikote aholkularitza-zerbitzua mar­txan jarri du Udalak, berriro ere.

Aholkularitza-gune profesionala, konfidentziala eta doakoa da.

Zerbitzu hau, hain zuzen, Hernaniko Udalak eskaintzen duen aholkularitza-gune profesionala, konfidentziala eta doakoa da. Helburua da «gizon eta emakumeei aholkularitza ematea, bakarka edo konpainian izan ditzaketen sexu eta bikote zailtasunei irtenbidea emateko, jakin-minari eran­tzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako sexu ha­rremanak gainditzeko», azaldu dute ohar baten bidez.


Hitzordua eskatzea, beharrezkoa

Esan bezala, zerbitzua doakoa da, baina jasotzeko, beharrezkoa da hitzordua aurretik es­ka­tzea: 656 54 46 06. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!