Udalaren kontsumo energia behera, Energia Plana martxan dagoenetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Energia Iraunko­rre­rako Udal Planaren barruan ebaluaketa jarraia egiten du Udalak, azaldu dutenez, «udal eraikinetan eta kaleko argiterian kontsumitutako energiaren kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin». Horretarako, SIE sistema erabiltzen dute, hau da, Informazioa eta Ener­gia­ren Kudeaketa Sistema. 


Hobetzeko ekintzak eginda

Prentsa-oharrean azaldu du-tenez, Energia Plana garatzen hasi ze­netik, energiaren eraginkortasuna hobetzeko zenbait ekin­­­tza egin ditu Udalak. Ho­rien artean, nabarmendu di­tuz­te instalakuntzen berri­tze, kontrol eta jarraipenak, edota teknologia zaharren or­dezkapena (kaleko argiztapena LED teknologiara aldatu, biomasa bidezko galdara ki­roldegian...).


2015 eta 2018 alderatuta

Ekintza horiek guztiek ener­giar­en kontsumoan, fakturan eta negutegi efektua areago­tzen duten gasen isurketan izan duten eragina zenbatu berri du Udalak. Eta bilakaera ikusteko, 2015 eta 2018ko da­tuak alderatu dituzte.

Azaldu dutenez, «Udalaren 2018ko kontsumoa, guztira, 6,3 milioi kWh-koa izan zen, eta energia faktura, 708.000 eurokoa. Berotegi efektuko gasei (BEG) dagokionez, 226,6 karbono dioxido tona baliokideren isurketa izan zen iaz».

2015eko datuak ere eskaini dituzte, eta biak alderatuta, «kontsumoa jaitsi da (-%1,8), baita faktura ere (-%9,7). Jai­tsiera nabarmenena BEG isurketena izan da, %74,8koa izan baita (671,58 tCO2 baliokide)».

Hiru arrazoi eman ditu Udalak horretarako:?«kontsumoaren murrizketa, energia berriztagarriaren aldeko apustua (biomasa), eta egun kon­tsumitzen den argindarraren ja­­torri berriztagarria (jatorri be­rriztagarri ziurtagiridun elek­­trizitatea kontsumitzen da)».

«2018ko kontsumoa, guztira, 6,3 milioi kWh-koa izan zen, eta energia faktura, 708.000 eurokoa»

50tik gora eraikin eta lokal

Aztertu direnen artean, Herna­niko Udalak dituen 50tik gora eraikin eta lokal daude, baita 91 argiztapen-eremu ere. Ho­rie­tatik, kontsumo gehiena dutenak kirol, kultura eta hezkuntza arloko azpiegiturak direla adierazi dute. Hain zuzen, kiroldegia da kontsumo haundiena duena, eta segidan daude Urumea ikastola eta Biteri kultur etxea. 

Horrez gain, azterketaren ondoren Udalak ondorioztatu du «oraindik hobetzeko aukera» dagoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!