Konfiantza indartzeko tailerra, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 6a, 02:00

Astigarragako emakume fe­­­ministen taldeak antolatuta, Konfiantza indartzeko pres­takuntza eskainiko dute gaur hasi eta urriaren 5era bitarte. 

Aurreneko lau saioak, gaur­­koa barne, ostiraletan izango di­ra saioak, arratsaldeko 18:00e­­­tatik 20:00etara bitarte, kultur etxean. Urria­ren 5ean, aldiz, ikastolan izango da.


Tresnak, eskuragai

Antolatzaileak azaldu duenez, norbere ezagutza eta onarpenerako kontzientzia eta barne konfiantza indartzeko tresnak landuko dira, alde emozionalekoak, gorputzekoak eta hizkuntza mailakoak.

Informaziorako edo izena emateko: kultur etxean edo aztifemiak@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!