KZgunearen ikasturtea, martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 6a, 02:00

Eskolekin batera, ikasturtea hasiko du, baita ere, Herna­niko KZguneak. Hain zuzen, ostegunean hasiko dira ikastaroak, eta jada urriaren 31ra artekoak aurkeztu dituzte.

Hamaika gai ikasteko au­kera dago KZguneak eskaintzen dituen ikastaroetan, baita aurreneko hilabeta hauetan ere. Besteak beste, ko­mu­ni­kazioa, irudia eta bideoa, ofi­ma­tika... ikasi daitezke aurrez aurreko ikastaroetan nahiz urruneko formazioaren bidez.

Ikastaro guztiak doakoak dira, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Hori, KZ Gunean bertan egin daiteke, Biterin, edo bestela, internet bidez: www.kzgunea.eus.

Bertan, gune pertsonala izan dezake edonork, eta arduradunek adierazi dutenez, hain kontu egin daitezke bertatik. Tartean, dautak eguneratu eta itxaron zerrendan apuntatzeko aukera ere ematen du gune pertsonal horrek. 

Dena den, edozein arazoren aurrean, bulegora gerturatu daiteke edo 943 02 36 50 telefonora deitu. 


HERNANIKO KZ GUNEA

IRAILA ETA URRIA

AURREZ AURREKOAK

Irailaren 12-24, Google Aplikazioak zure Smartphonean. 16:00-18:00, gazteleraz.

Irailaren 16-25, Kudeatu zaitez Google aplikazioekin. 11:00-13:00, gazteleraz.

Irailaren 23, Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikiloc-ekin. 18:00-20:00, gaztelaniaz. 

Irailaren 24-25, Eusko Jaurlaritza zure Smartphonean. 18:00-20:00, gaztelaniaz.

Irailaren 25-26, WhatsApp. Bat- bateko mezularitza zure Smartphonean. 16:00-18:00, euskeraz.

Irailaren 26-27, Erosketa eta ordainketa segurua Interneten. 09:00-11:00, gaztelaniaz.

Irailaren 26-27, YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago. 11:00-13:00, euskeraz.

Irailaren 27-30, Canvas. Ikasi diseinatzen. 16:00-18:00, gazteleraz.

Irailaren 30, Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli. 11:00- 13:00, gaztelaniaz

Urriaren 1-14, Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 16:00-18:00, euskeraz. 

Urriaren 10-18, Smartphoneak eta tableta. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 09:00-11:00 euskeraz.

Urriaren 14-25,  Ofimatika tresnak. LibreOffice. 11:00-13:00, euskeraz.

Urriaren 21-31, Google Aplikazioak zure Smartphonean. 9:00-11:00 euskeraz.

Urriaren 28-31, Facebook. Konektatu lagun eta senideekin. 16:00-18:00, euskeraz.


URRUNEKOAK

Irailaren 16tik urriraren 2ra, Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak 20 ordu. Gaztelaniaz. 

Urriaren 7tik azaroaren 6ra, Ofimatika aurreratua. LibreOffice. 40 ordu.Gaztelaniaz. 

Urriaren 7tik azaroaren 6ra, Erabili profesionalki Google aplikazioak. 40 ordu. Gaztelaniaz.

Urriaren 7tik azaroaren 6ra, APP Inventor.Sortu zure APPal. 40 ordu. Euskeraz.

Urriaren 7-23, WordPress. Zure webgunea. 20 ordu. Gaztelaniaz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!