Emakumeen euskal literaturaz, Minerrekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 6a, 02:00

Ikasturtea hasteko, mintegi berezi bat antolatu du Udal liburutegiak: Emakumeen eus­kal literatura ikuspegi femi­nis­tatik. Kattalin Miner her­na­niarrak gidatuko du, eta lau saio egingo dituzte, hilaren 17an hasi eta abenduaren 17ra bitarte.  


Ikuspegi feministatik irakurtzeko tailerra

Lau saio izango dituen min­tegia izango da. Aurreneko sa­ioa hilaren 17an izango da, eta hilabetean behin egingo dira gainontzeko saioak, abendura arte: urriaren 15ean, azaroa­ren 12an eta abenduaren 17an, hain zuzen. Saio guztiak arra­tsaldeko 19:00etan hasita izan­go dira, liburutegian ber­tan.

Kattalin Minerrek berak azaldu duenez, «euskal, eta zehazki, euskerazko ema­ku­me idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik ira­kurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean ar­gitaratu diren lanak iraku­rriko ditugu, egungo testuin­guru eta bizipenetatik. Helbu­rua da euskal emakume idaz­leak ezagutaraztea, eta egun garatzen diren kezka, diskur­tso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta ho­riek, genero ikuspegi eta ikus­pegi feminista batetik irakur­tzea».

Horretarako, saio bakoi­tze­an, liburu bat landuko da: hilaren 17an, Eider Rodriguez­en Bihotz Handiegia; urriaren 15ean, Uxue Alberdiren Jenis­jo­plin; azaroaren 12an, Katixa Agirreren Amek ez dute; eta abenduaren 17an, Alaine Agirreren Odol Mamituak.

Lau saiotan egingo da mintegia, eta saio bakoitzean liburu bat landuko dute partehartzaileek.


Izenematea aurrez, liburutegian

Mintegian parte hartu nahi du­ten 16 urtetik gorakoek, au­rretik eman dezakete izena, liburutegian bertan. Horrez gain, landuko diren liburuak behar dituenak ere, bertan eskatu ditzake. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!