Sarrerak agortuta, aski ezaguna zaion oholtza gainera igoko da gaur Benito Lertxundi abeslari oriotarra: Hernaniko kiroldegiko eszenatokira, hain zuzen. Gaueko 22:00etan izango da hori.
Gaurko eta atzoko kantak
2018an argitaratu zuen Ospakizun Gauean diskoaren bueltako birak ekarri du Lertxundi Hernanira. Dena den, diska horretako abestiez gain, Lertxundiren ezagunenak ere entzun ahal izango dira kiroldegian. «Espero dut jendea joatea, eta gustora geratzea», adierazi zion Kronikari kontzertuaz aurreko larunbateko aleko elkarrizketan.