Portu eta Osiñaga artean ez ezik, Martindegin ere egingo ditu asfaltatze lanak, datozen egunetan, Hernaniko Udalak. Horrela, gaurtik irailaren 13ra, Erroilaburutik eta Telleri Zahar etxera doan bide zatia asfaltatuko dute. Horretarako, bidea erabat itxita egongo da, goizeko 08:00etatik aurrera. Lanak aurrera doazen heinean, bide zatiak irekiko dituzte.