Ikasturte berrian sartu da AEK euskaltegia ere, Astigarragan zein Hernanin. Eta beraz, dagoeneko martxan dute matrikulazio kanpaina.
Herri bakoitzean, hiru bide jarri dituzte aukeran, matrikula egin edota informazioa eskatzeko: Hernanin, AEKren lokalean (Larramendi 11, behea), 607 592 864 telefonoan, edo hernani@aek.eus helbidera idatzita; eta Astigarragan, kultur etxean, 607 610 687 telefonoan, edo astigarraga@aek.eus helbide elektronikoan.
Bietan, goizez egongo dira astelehen eta asteazkenetan, 09:00etatik 13:00etara; eta arratsaldez astearte eta ostegunetan, 17:30etatik 19:30etara.
Maila guztietako ikastaroak, eta modalitate ezberdinak
Euskera ikasi edota hobetzeko, aukera ezberdinak izango dira aurten ere. Horrela, maila guztietako ikastaroak daude (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), eta norberak aukeratu dezake astean zenbat egun egin (bi, hiru edo lau), eta eguneko zein momentutan eman klaseak. Autoikaskuntza eta aurrez aurreko eskolak izango dira aukeran, eta baita praktikatzeko egitasmoak ere: Zilegi Eskolak edota Mintzalagun eta Gurasolagun.
Dirulaguntzak, udalek
Euskera ikasleek, gainera, dirulaguntza jasoko dute aurten ere, udalen aldetik. Astigarragakoen kasuan, matrikularen %100eko laguntza izango dute oinarrizko errenta jasotzen dutenek, langabetuek, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoek, eta merkatariek; eta matrikularen %75ekoa, gainerakoek.
Hernanin, berriz, %90ekoa izango da, langabetu, ikasle, jubilatu eta pentsiodunentzat; eta %70ekoa, gainerakoentzat.