«Aukera paregabeak» gaur eta bihar, Plaza Berriko azokan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 02:00

Beste hainbatetan egin duen bezala, Stock Azoka antolatu du Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak, egun hauetarako. Gaur eta bihar izango da, Plaza Berrin; eta bertan, «au­ke­ra paregabeak» izango dira, herriko denden postuetan.

Gaurkoan, postuak zabalik egongo dira goizeko 10:00eta­tik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Bihar, berriz, goizez bakarrik egongo dira. «Buelta bat eman eta au­kerak aprobetxatzera» gonbidatu dituzte herritarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!