Aldaketa, eskalada tailerreko datetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Atzo zabaldu zen izenematea, aurtengo Jabetze Eskolen tailerretan: Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea), 943 33 70 17 telefonoan, edota berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikoan. Ikas­taroen artean dago, eskalada tailerra ere; baina hasieran emandako datetan, aldaketa izan dela jakinarazi du Udaleko Berdintasun Sai­lak. Horrela, irailaren 13an izango da aurreneko saioa, 11n beharrean; eta azkenekoa ez da izango hilaren 27an, 30ean baizik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!