Abuztuan atseden hartu ondoren, ostegunetako asanblada irekiei helduko diete berriro, Hernaniko Kaleratzeak Stopen. Bihar egingo dute aurrenekoa, arratsaldeko 19:00etan, elkartearen lokalean, Transpakarren (Latsunbe auzoa, 42). Etxebizitzaren arazoarekin kezkatuta dagoen edonork hartu dezake parte, eta norbaitek bere etxebizitzaren arazoa planteatu nahi badu, 18:00etan azaldu behar du, aurrez abixatuta telefonoz: 943 33 65 83 edo 604 112 740.